Matrikulazioa-Batxilergoa


Matrikulazioa eta Bazkidetza: argibide orokorrak

Matrikulazioa

Zuen seme-alabak Asti Lekun matrikulatu nahi badituzue gure proiektua ezagutzera gonbidatzen zaituztegu.

Urtean zehar etor zaitezkete.

Eman izena ikastolako telefonora deituz: 94 493 70 20 (David).

Bazkidetza

Asti Leku Ikastola familien kooperatiba da. Bazkidetzeko prozeduraren inguruko argibideak Kooperatibako Zuzendari Nagusiak emango dizkizue goian aipatutako aurkezpen bilera batean. Horretarako deitu ikastolara (944 937 020) eta Jasone Gutiérrez-ek hartuko dizkizue datuak. Bilera eguna finkatuta dagoenean berak deituko dizue eguna, tokia eta ordua jakinarazteko.

Ateak zabalik ikasturtean zehar:

Batetik, Zuzendari Nagusiak familiei gure proiektua, matrikulazio prozedura eta bazkidetzeko prozesua azaltzeko egiten dituen bileretara etorri ahal zarete.

Bestetik, gure egunerokoan ere ezagutu ahal gaituzue, hitzordua eskatuz.

Batean zein bestean parte hartu ahal izateko telefonoz deitu behar duzue (944 937 020) eta Jasone Gutiérrez-ek hartuko dizkizue datuak. Berak deituko dizue eguna, tokia eta ordua jakinarazteko.

Matrikulazio prozesua Batxilergoan

matrikulazioa

Ateak zabalik

2025eko martxoaren 11n, 20an eta 27an

informazio bilera irekiak egingo ditugu

Haur Hezkuntzako hitzaldi aretoan

17:00etan

ZATOZ EZAGUTZERA!

Ezagutu Asti Lekuko Batxilergoa

Matrikula egiteko argibideak

Ondoren matrikulazio prozesuari buruzko aspektu garrantzitsuenak laburbiltzen dira. Atal hau kontsultatzen den momentuaren arabera, baliteke informazioren bat zehaztear egotea, Eusko Jaurlaritzaren konkrezioaren zain.

  • 2025-2026 ikasturteko aurrematrikula egiteko epeak:
    • online, Eusko Jaurlaritzako webgunearen bidez: martxoaren 31tik apirilaren 11ra (biak barne)
    • ikastolan (LHko idazkaritzan): martxoaren 31tik apirilaren 11ra (biak barne)
  • Aurkeztu beharreko dokumentazioa:
    • Familia-liburuan ikaslea azaltzen den orriaren fotokopia.
    • Familia-liburuaren aita edo ama azaltzen den orriaren fotokopia.
    • Ikaslearen NANaren fotokopia.
    • Eskabidea egiten duen lagunaren NANaren fotokopia: aitarena edo amarena, edo legezko tutorearena.
    • Halaber, baremoko edozein apartaturen puntuazioa eskatzen denean, behar diren egiaztagiriak aurkeztu beharko dira (familia ugariak, elbarritasunak, errolda-agiria,…)
    • Eskabide orri ofiziala hemendik deskargatu dezakezue:

Matrikulak tramitatzeko LHko idazkaritzako ordutegia:

9:00 – 14:00

16:00 -17:00

LHko idazkaritzan David Garcíak atendituko zaituzte, bai leihatilan bai telefonoz (94 493 72 52), esandako ordutegian.

Ikasgaiak aukeratu

  • Bete ezazu dagokizun galdetegia zure arloak aukeratzeko:

  • Asti Lekuko ikaslea ez bazara eta matrikula online egin nahi baduzu: