BALORAZIOA ETA AURREIKUSPENA... Argitaratuta

BALORAZIOA ETA AURREIKUSPENA

OSO ZAILA DA HAIN EZOHIKO IKASTURTEA BALORATZEA. ZIRKUNSTANTZIAK HAIN IZAN DIRA EZOHIKOAK, NON EZ BAITIGUTE BESTE INOREKIN ALDERATZEN UZTEN.

Hala ere, hasiera kontuan hartuta bai eta etapa guztietan era presentzialean lan egin behar izateak sortzen zizkigun zalantzak ere, aitortu behar dugu gutxik egiten genuela eskolak lehen bi edo hiru asteak baino haratago emateko apustua.

Zorionez, errealitateak erakutsi du apustua galduko genuela: Asti Lekuk funtzionatu egin du. Ikasleek arduraz, pazientziaz eta era egokian erantzun dute; ikastolako profesionalek ahalegin handia egin dute beren lana aurrera atera zedin, emaitza duin eta, batzuetan, bikainekin; familiek parte hartu, lagundu eta elkarlanean jardun dute, ikastolaren funtzionamendua ahalik eta normalena izan zedin. Hezkuntza-komunitate osoa lortzen ari da 2020/2021 ikasturtea behar bezala garatu eta amaitzea.

ERRONKA BERRIAK

Ezin dugu ahaztu erronka berriak ditugula aurrean: 2021/2022 ikasturtearen hasiera ez da honen oso bestelakoa izango. Eusko Jaurlaritza eta Estatuko Gobernua hasi dira eztabaidatzen nola hasi beharko genukeen. Presentzialtasunaren eta lanaldi zatituaren aldeko apustua egiten da, eta horrek eragina izaten du eskola-jantokien funtzionamenduan. Halaber, ikasgelen barruan maskarak erabiltzearen alde egiten da, arreta berezia jarriz aireztapenean eta, agian, ez hainbeste gizarte-distantzian. Espazio irekietako jolas-orduetan musukoa erabili behar den ala ez, ordea, ez daukate oso argi, momentuz. 

Hau guztia ez da berria guretzat. Horrez gain, Asti Lekuk eta bere hezkuntza-komunitate osoak azpiegituretan eta proiektu berrietan dituzten beharretan pentsatu behar dugu. Lan asko dago egiteko, baina baita esperientzia handia eta hura erabiltzeko gogoa ere.

Utzi iruzkin bat