ERRONKA PEDAGOGIKOAK

2020-2021 ikasturtea prestatzen hasi orduko zalantza gehiago genituen ziurtasun baino. Aurreko ikasturtea martxotik aurrera etxetik garatu behar izan zen, eta ez genekien oraingoan zein agertokitan hasiko ginen, ez eta eszenatoki hori ikasturte osoan zehar mantendu ahalko genuen. Hori zela eta, hiru agertoki aurreikusita prestatu genuen hasiera, etapa ezberdinen berezitasunak aintzat hartuta.

ASTI LEKUKO COVID-19 TXOSTENA

2019/2020 ikasturtea, ziurrenik, hezkuntzaren azken urteetako historiako arraroena izango da. Hasi zenean, inork ezin zuen aurreikusi gainean genuen agertokiaren erabateko aldaketa. Martxoaren 13an, munduko beste muturrean hasitako pandemia baten ondorioz, Eusko Jaurlaritzak Euskadiko irakaskuntza presentziala etetea agindu zuen.