Zorionak Eztizen Duque eta Arraun Lagunak taldeko kideei!


Aurreko igandean, irailak 12, Donostiako Arraun Lagunakek Kontxako bandera irabazi zuen, traineruan lau bizkaitar zeudelarik. Orio estu garaitu ondoren, sailkatze proba eta bi jardunaldiak irabazita lortu zuten garaipena.

Arraun Lagunakeko 4 arraunlari bizkaitarrek, Eztizen Duque (Asti Lekuko ikasle ohia), Andrea Astudillo, Laura Jaramillo eta Marcia Larreak, oso argi dute horraino heltzeko emandako guztiak merezi izan duela. Horrela adierazi zuten igandean bertaratutako kazetarien aurrean.

Asti Lekutik zoriondu nahi ditugu txapeldun hauek, Eztizen, bereziki, denboraldi osoan zehar egin duten lan bikainagatik. Baita eskertu ere euren indar, iraunkortasun, sakrifizio eta ilusioarekin gainontzeko neska gazteei ematen dieten ereduagatik.

Zorionak, txapeldunak! Segi Horrela!

Laura Jaramillo, Eztizen Duque, Marcia Larrea y Andrea Astudillo (Deiako argazkiak)

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.