Zapla!, euskarazko praktika linguistikoak indartzeko Euskaraldiaren podcasta


Euskaraldiak Zapla! podcasta sortu du, hizkuntza-ohiturak aldatzeko baliabideak eskaintzea eta ohitura horiek aldatuz euskararen erabilera areagotu nahi dutenei tresnak eskaintzea helburu duena.

Zapla! podcastak ordu erdiko lau atal ditu eta azaroko lehen lau astearteetan sareratuko dira. Izan ere, astearte honetan, azaroak 1, kaleratu da lehena, non Gemma Sangines psikologoa izan den elkarrizketatu nagusia.

Atalok, EiTB podkast gunean, batetik, eta Google podcast, Apple podcast, Ivoox eta Spotify plataformetan, bestetik egongo dira entzungai.

Zapla! azaroaren 18tik abenduaren 2ra egingo den Euskaraldiaren hirugarren edizioaren kontestuan sortu bada ere, gerora ere erabilgarria izango den tresna dela uste dute podcastaren sortzaileek. Podcasta Euskaraldiak sortu du EiTB podkast plataformarako eta ekoizpena On Time-k egin du.

 

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.