Urtebete falta da Euskaraldiaren 4. edizioa hasteko!


Euskaraldiaren 4. edizioa gero eta hurbilago dago, eta antolatzaileak hasiak dira prestatzen. “Bazter guztiak bustiko dituen olatua izan dadin! Ilusio handiz ari gara lanean: herriz herri, auzoz auzo… mugimenduan gauden ehunka lagun” diote arduradunek.

“Izan ere, Euskaraldia izango bada, denok gaudelako izango da” adierazten dute ekimen honen arduradunek.

Era berean, indarrak batzera animatzen gaituzte, “elkarrekin, euskarari, han eta hemen, merezi duen lekua emateko!” Baita lagunartean, familian, lanean… euskara erabiltzeko aukerak biderkatzera. “Denok batera, elkarri lagunduz”.

“2025eko maiatzaren 15etik 25era milaka belarriprest eta ahobizi bilduko gara Euskal Herriko kaleetan, entitateetan; gure herrietan euskara gehiago entzun eta hitz egin dadin”.

Adi, beraz, eta igo zu ere Euskaraldiaren olatura!

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.