Pasa den astean, urriaren 22an, Batxilergoko 1. mailakoek XARE jardunaldietan parte hartu zuten Barakaldoko Clara Campoamor Zentro Zibikoan.
XARE siglak Euskarazko Kultura Digitalaren Jardunaldiak dira, Azkue Fundazioak antolatzen duen gazteentzako ekitaldia. Egitasmoi horrek hainbat jarduera praktiko, hitzaldi interaktibo, lehiaketa, jolas kolektiboak eta zuzeneko musika eskaintzen ditu.
Dagoeneko zazpi urteko ibilbidea egina du XAREk eta aurtengoa Barakaldora heldu den bosgarren edizioa da. Clara Campoamor Zentro Zibikoan garatu da eta 8 lantegi praktiko, 2 hitzaldi interaktibo, Memeka lehiaketa, Egunean Behin jokoaren zuzeneko partida kolektiboa, zozketak eta Sara Zozayaren kontzertua eskaini dizkie esku hartu duten ikasleei.

