Eusko Jaurlaritzak udan hizkuntzak atzerrian ikasteko dirulaguntzen deialdia plazaratu du, DBH3-4 eta Batxilergoko ikasleei zuzendua.
Asti Lekuko ikasleek aukeratu ditzaketen tokiak Irlanda, Erresuma Batua eta Frantzia dira (ikastolan ikasten dituzten atzerriko hizkuntzak ingelesa eta frantsesa dira eta). Horietatik bat, bi edo hirurak hautatu daitezke. Bat baino gehiago badira, ordena lehenetsi behar da.
Eskaera abenduaren 14ra arte egin daiteke, bide elektronikoz (www.hezkuntza.ejgv.euskadi.eus webgunearen bitartez), zein aurrez aurre DBHko idazkaritzan (ikastolako eskatzaileak ez badauka bide elektronikoz egiteko bitartekorik).
Irakurri argibide guztiak irudiaren gainean sakatuz