Ekainaren 15ean Asti Lekuko Txokoko arduradunek ikasturte bukaerako jaia antolatu zuten, ikastolako familiei eskerrak emateko, pandemiak eragindako etenaldiaren osteko itzuleran egin dieten harrera bikainagatik.
Ospakizuna 16:00etan hasi zen zenbait ekintzarekin: musika, puzgarriak, xaboi-ponpa erraldoiak eta aurpegiak margotzeko tailerrak, zeinetan ume askok hartu zuten parte.
18:30ean egin zuten barbakoa ere oso arrakastatsua izan zen.
Txokotik, eskerrik beroenak luzatu nahi dizkiete haiekin ospatzera hurbildu ziren familia guztiei.
MILA ESKER, BENE-BENETAN!