Txikipedia edukiz hornitzeko erronka gainditu dugu ikastolok! 1


Txikipediarako 266 sarrera berri argitaratu ditugu 18 ikastolatako ikasleok, ASTI LEKUKOAK, barne.

Wikilariak elkarteak eta Ikastolen elkarteek martxan jarritako Nik, zuk, guk… 250 bai? egitasmoan Euskal Herri osoko 18 ikastolatako ikasleek euskarazko 266 sarrera argitaratu dituzte Txikipedian, gehienak emakume zientzialarien biografiak direnak.

Asmoa 250 artikulu berri sortzea zenez, erronka gainduta dagoela esan dezakegu. Ez hori bakarrik, «Gainera, 250eko langa gainditzearekin nahikoa ez, eta 266 sarrera berri horiei gehiago erantsiko dizkiete hurrengo egunetan. Guztiak bukatuta, 290 sarrera inguru izango dira». nabarmendu zuten Ikastolen Elkartetik.

ZORIONAK ETA ESKERRIK ASKO PARTE HARTU DUZUEN GUZTIOI!:
Aita Larramendi (Andoain), Andra Mari (Etxarri Aranatz), Armentia (Gasteiz), Asti Leku (Portugalete), Betiko ikastola (Leioa), Elgoibar ikastola, Ikasberri (Azpeitia), Iñigo Aritza (Altsasu), Kurutziaga (Durango), Laskorain (Tolosa), Lautada (Agurain), Lizarra ikastola, Orereta ikastola (Errenteria), Paz de Ziganda (Atarrabia), Txintxirri (Elorrio), Urretxindorra (Bilbo), Uzturpe (Ibarra) eta Xalbador Kolegioa (Kanbo).


Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

One thought on “Txikipedia edukiz hornitzeko erronka gainditu dugu ikastolok!