TANTAren bigarren ekitaldia martxan da


Euskal Herriko ikastolei beren proiektuak aurrera ateratzen laguntzeko TANTA egitasmoaren bigarren ekitaldia aurkeztu dute EHI, Ibilaldia, Kilometroak, Herri Urrats, Nafarroa Oinez eta Araba Euskaraz elkarteetako ordezkariek. Ekimena abendutik dago martxan.

TANTA ikastolen jaien ekimenez sortu bada ere, ikastola guztien egitasmoa da. Horregatik Ikastolen Elkartearen ardurapean gauzatu da ekimena. Urtero, urte horretako jaien ikastola antolatzaileek izango dute elkartasun txartel hauek banatzeko ardura nagusia, baina ikastola guztiek ere parte hartuko dute ekimenean. Guztiak arituko dira herritarren elkartasuna tantaz tanta biltzen, auzolanean.
Gehiago irakurri eta bideoa ikusteko klikatu irudien gainean

Argibideak

 

Bideoa

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.