Selektibitatea atzeratuko dute


Selektibitatea atzeratuko dute
Unibertsitatera sartzeko hautaproba atzeratuko dela jakitera eman zuten atzo, hilak 17.
Selektibitatea ekainaren 10, 11 eta 12an zen egitekoa Euskadin, eta momentuz ez dute esan noiz egingo duten. Larrialdi egoera eta aurrez aurreko eskolen etenaldiaren iraupenaren arabera erabakiko dute.
Espainiako Hezkuntza idazkariak esan du probak “berdintasun eta justizia” irizpideekin egingo dituztela, “kontuan hartuta ezohiko egoera”. Hezkuntza Ministerioak adierazi du inork ez duela “ikasturtea galduko” aurrez aurreko eskolak bertan behera geratu izanagatik.

 

 

 

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.