Seaska eta Herri Urrats, elkarlanean ikastola berria eraikitzeko


Seaska Iparraldeko Ikastolen Elkarteak diru-bilketa kanpaina hasi du (Boga Kanpaina) ikastetxe berri bat eraikitzeko. “Ikasle hazkundeari erantzuteko, Seaskak zentro berri baten beharra du” jakinarazi dute elkartetik. “Denen artean eraikiko dugu! Horretarako, diru biltze kanpaina bat duzu hau. BOGA BOGA, lortuko dugu!” animatzen dute.

“Bakoitzak bere ahalen arabera laguntzen ahal gaitu! Ekarpen guziak, ttipienak ere handiak dira gure ikastolentzat. Denek arraun eginez elgarrekin, lortuko dugu!” esaten du Beñat Bidegain Herri Urratseko lehendakariak.

“Ondoko urteetan ikastetxeetako ikasleen kopurua %30z handituko da. Seaskako 5. zentroa eraikitzen hasteko, aurten 300.000€ lortzeko kanpaina abiatu dugu Herri Urratsen bidez” azaltzen du Peio Jorajuria Seaskako Lehendakariak.

Argibide gehiagorako sakatu irudien gainean

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.