Saharakoentzat

Saharakoentzat jasotakoa gaur eraman dute


Saharakoentzat jasotakoa gaur eraman dute
Dakizuenez, Asti Lekuko HHkoek Sahararen aldeko Euskal karabanari laguntzeko etxetik ekarritako zenbait produktu batu dituzte, elkartetik Euskadiko lagunei eskatutakoak, hain zuen (arroza, pasta, atuna eta sardinak oliotan, azukrea, lekaleak eta konpresak).
Pasa den asteko ostegun eta ostiralean etxetik ekarri zituzten eta aste honetan jasotako guztia batu eta LHko liburutegiara eraman dute bost urtekoek, gela barruan solidaritate eta elkarri laguntzearen inguruan lan egin dute eta. Argazkietan ikus dezakezuenez oso ondo antolatu dute dena produktu motaren arabera eta dena prest utzi diete gaur goizean Saharako Euskal Karabanatik batzera etorri direnei.
Eskerrik asko, neska-mutilak!

Sakatu argazkiaren gainean

Saharakonetzat

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.