Azaroak 25, puntu lila deskargatu, argazkia atera eta Asti Lekura bidali


Azaroak 25 hurbil dago. Puntu lila deskargatu, argazkia atera eta Asti Lekura bidali
Azaroaren 25eko aldarrikapenekin bat egiteko, Emakundeak mugimendu honen sinboloa den puntu lila deskargatu eta bakoitzak ahal dugun neurrian zabaldu eta erabil dezagun eskatzeko mezua helarazi digu.
Honen harira, Asti Lekukoei proposamen hau luzatu nahi dizuegu, gaurtik aurrera egin dezazuen:  deskargatu eta inprimatu puntu lila, atera nahi duzuen argazkia puntua erakutsirik eta gurekin partekatu. Bilduma egingo dugu eta AstiBerriren zein Asti  lekuko webgunearen bidez erakutsiko dizuegu.

Argazkiak guri helarazteko bi bide dituzue:
• Helbide honetara e-postaz bidali: mcroy@astileku.eus
• Gure album partekatu honetara zeuek igo: Asti Lekuko albuma

Puntu lila deskargatzeko sakatu irudian

 

“Azaroaren 25a, Emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna badatorrela eta, hemen duzue emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako sinboloa deskargatzeko aukera, puntu lila sinbolo hau publikoki erakusteak berarekin dakar emakume eta gizonen arteko berdintasun eza oinarri duen era honetako indarkeriaren kontrako konpromiso aktiboa. Hilabete honetan zehar honen erabilera egin dezazuen eskatzen dizuegu, irudi hau publikoa egitea zuen mezuetan, zuen webguneetan, sare sozialetan, egoitzetan, eskutitzetan, eta bururatzen zaizuen leku guztietan”.
Eskerrik asko denagatik!
Emakunde, Emakumearen Euskal Erakundea

 

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.