125 ikaslek hartu dute parte Asti Lekuko udako ekintzetan


Ekainaren 27an hasi eta uztailaren 8an amaitu diren Asti Lekuko udako ekintzetan parte hartu duten ikasleek primeran pasatu dute, beti bezala.

Txikiei bideratutako udalekuek (UDASTI) bi asteko iraupena izan dute (bi txandatan), eta saskibaloi-, futbol- eta robotika-campusak ekainaren 27tik uztailaren 1era garatu dira. Orotara 125 ikaslek hartu dute parte, eta izugarri gozatu dute prestatu dizkieten jolas eta jarduerekin.

Gaur, uztailak 8, agur esan diote ikastolari azken ikasleek. Orain, atseden hartu eta udaz gozatu familiarekin!

 

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.