Badago abian Praktikaturen 2025eko programetan izena emateko kanpaina berria. Euskara doan praktikatzeko mintzatalde berriak sortzen ari dira, eta parte hartzeko webgunean sartu eta herria, eguna eta ordua aukeratu baino ez da behar.
http://emanizena.praktikatu.eus
Praktikatu mintzapraktika egitasmoak antolatzeko programa da, Aek-k Eusko Jaurlaritzarekin eta Bizkaiko eta Gizpuzkoako Foru Aldundiekin elkarlanean 2005ean sortua. Horren baitan mintzalagun/berbalagun, familientzako gurasolagun programa, euskalkiak eta hitanoa ikasteko mintzataldeak antolatrzen dira. Gainera, euskarazko harreman sare berriak sortzen dituzte ekintza osagarrien bidez, hala nola asteburuko egonaldiak, udako ibiltariak edota zaletasunen (natura, kirola eta kultura) araberako interes-taldeak antolatuta.