Pozik eta ilusioz beterik agurtu dugu 2020-2021 ikasturtea


Azken egunetan, Asti Lekuko ikasleek hainbat jardueratan parte hartu dute ikasturteari amaiera emateko.
Ikasturtea ziurtasunak baino zalantza gehiago genituelarik hasi zen, baina guztion (ikasleak, familiak, langileak) ahaleginari esker, oso sentsazio onekin agurtu ahal izan dugu, bai egindako lanagatik, bai

garai hobeak datozelako ilusioagatik.

Orain egin diren ekintzetatik txangoak izan dira, zalantzarik gabe, gehien eskertu dutena, ikasturtean zehar egin ezin izan dira eta. Aste honetan, besteak beste, LH5 eta LH6ko ikasleak Bizkaia Park Abenturara joan dira eta HH3koak Areitz Soroara, eta argazki batzuk bidali dizkigute, ikus dezagun ze ondo pasatu duten.

LH6 BIZKAIA PARK ABENTURAN

 

LH5, BIZKAIA PARK ABENTURAN

 

HH3, AREITZ SOROAN

 

Ikastolaren barruan ere izan dira jarduera bereziak. LH2koek asteartean “hondartza eta igerileku” eguna izan zuten eta asteazkenean, zine saioa.

“HONDARTZAN”

 

LH3koek ere ederto agurtu dute ikasturtea

LH3koak, poz-pozik

 

Bigarren Hezkuntzan, ikasleen irteerez gain, irakasleen keinu polita aipatu behar dugu. Hauek eskerrak eman nahi izan dizkiete ikasleei, murrizketaz eta arauz betetako ikasturte honetan egin duten lan onagatik. Horretarako, zoriondu eta eskerrak emateko hitz politak idatzi eta eraikineko korridoreetan jarri dituzte.

DBHko pasilloetan, irakasleen mezuak

 

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.