Portugaleteko Euskara zerbitzutik Gurasolagun-en parte hartzera animatzen dituzte herriko familiak


Portugaleteko Euskara zerbitzutik herriko familiak animatu nahi dituzte elkarrekin euskaraz praktikatzera, Gurasolagun-eko taldeetan parte hartuz. “Euskaraz familian praktikatu nahi duzue? Anima zaitezte!”.

Helburua da Portugaleteko gurasoek eta seme-alabek beste familia batzuekin elkartu eta euskaraz mintzatzeko aukera izan dezaten, eurek antolatutako zenbait jardueratan parte hartzen duten bitartean, hala nola tailerrak, jolasak, txangoak…
Horretarako, Gurasolagun-eko talde berriak sortu behar dira, haien zaletasunetan eta lehentasunetan oinarrituta.

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.