Ipuin laburren lehiaketa hau Portugaleteko ikastetxe eta institutuetako ikasleei bideratuta dago, eta gazteenen artean euskarazko idazmena sustatzea du helburu.
Parte hartzeko, gehienez 100 hitzeko ipuina idatzi behar dute gazteek eta umeek, “zubi” berba erabiliz, eta euskara@portugalete.org helbidera bidali, parte-hartzailearen izen-abizenak, ikastetxea eta adina adierazita.
Azken eguna apirilaren 11 da.
Zorte on eta gozatu sorkuntzaz!