Portugaleteko Berbalagun-ek Tik Tok eta bideo lehiaketa antolatu du


Parte hartzeko Zertan lagundu dizu euskarak? eta Zertan lagundu dizu Euskaraldiak? galderei erantzun behar zaie, bideoa grabatu eta TikTokera #EuskaraldiaPortu traolarekin igo; WhatsAppez ere bidali ahal da bideoa 60048022 telefonora.

16 urte beteta dutenei zuzendutako txapelketa honen bidez Portugaleteko Berbalagun egitasmoak euskararen erabilera sustatu nahi du, baita euskararen eta Euskaraldiaren esperientzia positiboak zabaldu ere.
Bideoak aurkezteko azken eguna abenduaren 3a da eta 16an jakinaraziko da zein izan diren irabazleak.

 

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.