Aurreko igandean, ekainak 7, Asti Leku eguna ospatu genuen ikastolan, oso giro politean. Eguraldia lagun, era askotariko jarduera jolasgarriekin gozatzeko aukera izan zuten bertaratutakoek. Egun eder-ederra pasatu genuen!
Zoriondu behar ditugu antolatze-lanetan aritu ziren guztiak, egindako lan onagatik: DBH3ko familia, ikasle, eta irakasleak eta gainontzeko lankideak.
Era berean gure eskerrik beroenak luzatu nahi dizkiegu zozketako sariak eman dizkiguten laguntzaile guztiei! Mila esker guztiei!

