Ostiralean, ekainaren 20an Batxilergoko Agur Ekitaldia ospatu genuen


Pasa den ostiralean, ekainak 20, Batxilergoko 2. mailako ikasleei agur esateko ekitaldia antolatu genuen ikastolan. Bertara, Asti Lekuko  familiak, irakasleak eta gainontzeko langileak  izan ziren gonbidatuta.

 

Egun berezi horretan ikasleek ikastolan bazkaldu zuten irakasle eta ikastolako beste langile batzuekin batera, eta 17:00etan familiak etorri ziren agur ekitaldian parte hartzera. Bukatutakoan mokadu bat hartu zuten eta agur esan zioten ikastolari.

 

ONENA OPA DIZUEGU HASTEAR ZAUDETEN ETAPA BERRI HONETAN! BERRIRO ELKAR IKUSIKO DUGULAKOAN, IZAN ZAITEZTE ZORIONTSUAK!

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.