Bost urteko umeek lanbideen unitatea lantzen jarraitzen dute, eta horren baitan, pasa den ostiralean, martxoak 17, Alluitz Naturara joan ziren artzainen ogibidea ezagutzera.
Bisitan zehar, bertan bizi diren animaliak ikusi eta laztantzeaz gain, ardiak zaintzen, taloak prestatzen eta ardi-artilearekin artelan ederrak egiten ikasi zuten, besteak beste.