Ostegunean, urriak 8, Asti Lekuko Ohiko Batzar Nagusia bildu zen


Aste honetako ostegunean Asti Lekuko Ohiko Batzar Nagusia bildu zen ikastolako jantoki handian.
Batzar Nagusia 2020ko maiatzerako aurreikusita zegoen, baina konfinamenduagatik atzeratu behar izan zen harik eta pandemiaren egoerak hobera egin arte.
Hilabete batzuk igarotakoan aurrez aurreko batzarra egin ahal izan dugu, segurtasun eta higiene neurria guztiak hartuta, jakina. Hori dela eta, lekuz ere aldatu behar izan dugu; orain arte Hitzaldi Aretoan egiten genuen, baina aurtengoa jantoki handian antolatu behar izan dugu, egoera berriak eskatzen dituen neurrietara egokituta.

 

Batzarrean tratatu ziren gaien artean Batxilergoko eraikin eta kirol instalazio berrien oinarrizko proiektuaren aurkezpena nabarmenduko dugu, zeinaren diseinua, irudietan ikus dezakezuenez, oso modernoa eta funtzionala den.
Irudi guztiak ikusteko sakatu argazkiaren gainean

 

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.