Ostegun honetan, Lehen Hezkuntzako 2. mailako ikasleek BBK Karpin Fauna harrera-zentroa bisitatu dute, 55 espezie ezberdin baino gehiagoren babeslekua dena. Bertan gizakiaren ekintza arduragabeen ondorioz, jada aske bizi ezin diren animaliak babesean hartzen dira beren egoera hobetzeko asmoz. “Gure helburua animalien historiak kontatzea da, bisitatzen gaituztenak kontzientziatuz, ekintza horiek errepikatu ez daitezen eta eta biodibertsitateak merezi duen errespetua jaso dezan” azpimarratzen dute arduradunek.
Gainera, parkean dagoen baso itxi batean, aro jurasikora salto egin eta dinosauroak desagertu ondoren planeta populatu zuten animaliengana ere garamatzaten bi gune tematiko daude.