Orereta ikastolak Kilometroak ’23ren logoa eta eslogana aurkeztuko ditu gaur arratsaldean


Gipuzkoako ikastolen jaiaren 2023ko edizioa Orereta ikastolak antolatuko du, eta gaur, azaroak 4, eslogana eta logoa ezagutzera emango dituzte Lekuona Fabrikan egingo duten aurkezpen-ekitaldian.

Kilometroak ‘23ren aurkezpen-ekitaldirako, DBHko ikasle eta irakasle talde batek sortutako ipuina oinarri, ikasle, langile, familia eta komunitateko hainbat kidek herriko zenbait eragilerekin elkarlanean ondutako zuzeneko 40 minutuko ikus-entzunezko ikuskizuna prestatu dute.

Ipuinean murgilduta, festaren eslogana, irudia, helburuak eta asmoak ezagutzera emango dira gaur,  19:00etatik 20:00etara garatuko den ekitaldian zehar.

 

Gehiago irakurtzeko sakatu irudian

Kilometroak 23/Lekukoa hartzea

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.