Astelehen honetan, urtarrilak 11, Asti Lekukoak ikastolara itzuli gara, pilak kargatuta eta lagunak ikusteko gogo bizian.
Momentuz eta tamalez urte berriak guztiok nahi dugun “oparia” ekarri ez digunez, segurtasun neurriak mantentzen jarraitu beharko dugu, 2020an bezain txintxo beteko ditugunak, zalantzarik gabe.
Bi hankakoez gain, lau hankakoak ere hurbildu dira Asti Lekuren ondora, eurek ere betiko ohiturei jarraiturik.
Zeruak, ia beti bezala, denetik pixka bat utzi digu; tarte garbiagoak zein lainotsuagoak, eta astea bukatzeko, euri pixka bat.