Ongi etorri Asti lekuko ikasle, familia, langile eta lagun 2021-2022 ikasturtera!
Ikasturte hasierako agurra bidali gura dizuegu, koronabirusaren pandemiak jota jarraitzen dugun hirugarrena, hain zuzen ere.
Mezu baikorra da, osasun-egoerak hobera egiten duela dirudielako, eta tunelaren amaierara hurbiltzen ari garela diotenak ere badaudelako. Gainera, ikastolan, osasun arloan izandako emaitza onek bermatzen duten aurreko ikasturteko esperientzia dugu.
Pozez eta itxaropenez har dezagun, beraz, ikasturte berria!