Ongi etorri 2020-2021 ikasturtea!


Aste honetan Asti Lekuko ikasle batzuk ikastolara etorri dira. Hau ilusioa!!

 

Hiru urtekoak, guraso batek lagunduta, gaur, hilak 4, hasi dira itzultzen, bost umeko taldeetan;   astelehenean, hilak 7 era berean jarraituko dute, ume guztiak ikastolatik pasatu arte. Asteartean, denak Asti Lekura!

 

Bi urtekoak, irailaren 2, 3 eta 4an hurbildu dira ikastolara gurasoekin eta banakako elkarrizketa izan dute, nork bere tutorearekin, elkar ezagutzeko. Astelehenean guztiak etorriko dira klasera bi txandatan eta asteartean denak batera baina ordutegi malguarekin.

 

Datorren astean HH, LH eta DBHko 1. zikloko ikasle guztiak itzuliko dira Asti Lekura. Astelehenean, hilak 7, HHko 2 urtekoak eta LHko 1. mailakoak eta asteartean, irailak 8, beste guztiak.

 

DBHko 2. ziklokoek eta Batxilergokoek, ordea, hurrengo astean, irailaren 15ean hain zuzen, emango diote hasiera 2020-2021 ikasturteari.

Ikasturte hau ezberdina izango dela badakigu, baita zenbait aldaketa eta egokitzapen ekarriko dituela ere, baina inoiz baino ilusio handiagoarekin emango diogu ongi etorria.

Sakatu irudiaren gainean

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.