Olentzero etorri da Asti Lekura!


Urtero bezala abenduaren 22an Olentzeroren bisita izan dugu ikastolan.
Ohitura denez, Gabonetako oporraldia hasi aurretik Asti Lekuko umeek oso bisita berezia izan dute ikastolan. Olentzero etorri da! Menditik jaitsita eta opariz beteriko zorroa lepoan, Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako umeekin elkartu da zoriona eta poza zabaltzera.
Olentzeroren bisitaz gain, jarduera pilo bat izan ditugu gaur ikastolan urteko azken eskola eguna ospatzeko, hala nola “txokolatada”, kantaldiak, txaloa eta txorizoaren dastaketa, kirol ekintzak, jolas kooperatiboak…
Bukatzeko, nagusiok ere izan dugu gure ospakizuna eta abenduko bazkari berezi honetan ohitura dugunez, ikastolan 25 urte bete duten lankideoi bertso, opari eta lore sorta ederrekin omendu ditugu.
Zorionak Marisa, Bixen eta Lukarte!

 

ARGAZKIAK

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.