Nerabezaroa eta kudeaketa emozionalari buruzko prestakuntza-tailerra


Portugaleteko Aisialdi Saretik udalerriko familiei zuzendutako Nerabezaroa eta kudeaketa emozionalari buruzko prestakuntza-tailerra eskaintzen du. Tailerra irailean bakarrik egitekoa zen, baina kopuru murriztua eta sortutako interesa direla kausa plazak bete direnez, tailerra berriro egitea erabaki dute, hain zuzen ere, urriaren 21 eta 28an, ordu eta erdiko bi saiotan.

Formatzailea Begoña Ruiz Ibañez izango da, Psikologoa eta gizarte-hezitzailea, eta Psikomotrizitate Erlazionalean, Lotura emozional kontzientean eta Haurrentzako eta Nerabeentzako Ingurune Aseguruetan trebatua dagoena.

Tailerraren helburuak nerabezaroko etaparen zentzuari buruz hausnartzea, nerabeen errealitate emozionalera hurbiltzea, pandemiak nerabeengan duen eragin emozionala identifikatzea, nerabeei emozioen kudeaketan laguntzeko jarraibideak sustatzea, eta nerabeekiko gatazketan hezkuntza-ikuspegi eraginkorra sustatzea dira.

Parte hartzeko aldez aurretik izena eman behar da webgunean.

Sakatu irudiaren gainean

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.