Mujer Coraje lasterketa solidarioaren VII. edizioa


Mujer Coraje lasterketa solidarioaren VII. edizioa
Urriaren 13an, igandez, Mujer Coraje lasterketa solidarioaren VII. edizioa izango da.
Portugaleteko Bihotz Aratz atletismo klubak eratutako ekimen solidario honen bitartez jasotzen den dirua elkarte ezberdin bati ematen zaio urtero. Aurtengo hartzailea  ASPANOVAS izango da, minbizia daukaten Bizkaiko umeen elkartea.


Asti Lekuk, urtero bezala, ikastolaren instalazioak erabiltzen utziko die lasterketaren ondoren izango diren ospakizun eta ekintzetarako. Aurten, betiko lez, askotarikoak eta parte-hartzaileak izango dira: saskibaloia (hirukoak), fútbol partida, patinaje artistikoa, puzgarriak, zumba, Toby Pompas, arrauna (ergometroarekin)…
Mujer Coraje lasterketaren VII. emanaldiaren parte-hartzea zabaldu eta bultzatzeko Asti Lekuko Naiara eta Asier Pereda lehengusu-lehengusinek abesti eder bat egin dute euren familiek lagunduta. Bideoklipa hona ekarri dizuegu:

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.