Mintzalagun izateko kanpaina abian jarri du berriro Euskaltzaleen Topaguneak


Parte hartzen duenak bi baldintza bete beharko ditu. Alde batetik, euskaraz komunikatzeko gutxieneko maila edukitzea. Bestetik, astean behin ordubetez mintzalagun talde batean parte hartzeko konpromisoa izatea.
Zer da Mintzapraktika?
Mintzalagun, Berbalagun, Mintzakide, Solaskide, Solaslagun… herrien eta euskalkien arabera izen ezberdinak hartzen dituzte Mintzapraktika programetan parte hartzen duten kideek.
Zer dira Mintzapraktika programak?
Euskaraz hitz egiteko ohitura duten lagunak ohiturarik ez dutenekin elkartzen dituzten egitasmoak dira.
Lortzen dituzten onurak, euskaraz hitz egiteaz haratago, onura praktikoak, sozialak, emozionalak… dira.

https://mintzalagun.com/

Portugaleteko Berbalagunek antolatutako bisita gidatua.

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.