Eguberriak gerturatzen hasi zaizkigu eta umeei zuzenduriko jarduera ezberdinak martxan jartzen hasi dira. Horien artean Orereta ikastolak antolatzen duena: Mari Domingiren Errepublika Magikoa.
Ostiral, asteburu eta jaiegunetan, “Musika nota galduaren ibilbidea” eginez, Mari Domingi eta bere lagunak bisitatzeko, gutuna emateko eta Mari Domingik prestatutako salda bero goxo bat hartzeko aukera egongo da Añabitarten.
Abenduaren 1etik 17ra zabalik, hala nahi duen familia ororentzako. Hori bai, aurrez hitzordua hartu eta sarrera erosi beharko da www.maridomingi.eus webgunean bisitan joateko. Sakatu irudian.