Liburuaren Arbola erakusteka Portugaleten


Euskararen Etxeak Liburuaren Arbola erakusketa ibiltaria prestatu du, Bizkaiko bost udalerritan zehar ibiliko dena, Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara, Kultura eta Kirol Sailarekin eta Portugaleteko Udalaren Gazteria eta Euskara Sailekin lankidetzan.

Gorka Arreseren erakusketa honek liburuaren historian eta intrahistorian zehar bidaiatzera gonbidatzen gaitu, eta Portugaleteko Gazte Gelan egongo da irailaren 20tik urriaren 11ra, ordutegi honetan: astelehen eta astearteetan 16: 00etatik 21: 00etara eta asteazkenetik larunbatera 10: 00etatik 14: 00etara eta 16: 00etatik 21: 00etara.

Erakusketak euskal literatura eta ekoizpen editoriala herritarrengana hurbiltzea du helburu, eta horretarako letren izaera eta liburuaren ekoizpenean esku hartzen duten eragile guztiena aztertzen du; idazlea, editorea, irakurlea, inprimategia…

Bi motatako bisita gidatuak eskainiko dira. Goizeko ordutegian ikastetxe, euskaltegi eta elkarteentzako erreserbarekin eta arratsaldeko ordutegian publiko orokorrarentzako bisita irekiekin.
Tele 7ren bideoan jasotako aurkezpena ikusteko, sakatu irudiaren gainean.

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.