LHn badaude lanean Asti Lekuko III. Merkatuko Solidarioa antolatzeko


Lehen Hezkuntzako ikasleak, irakasleek lagunduta eta familiekin elkarlanean, Asti Lekuko Merkatu Solidarioaren hirugarren edizioa prestatzen ari dira, abenduaren 19an, osteguna, Portugaleteko Merkatuan egingo dena. Bildutako dirua Markeli laguntzeko erabiliko da. Santurtziko haur alaia da, garun-paralisia duena, eta tratamendu eta terapia ugari behar ditu, egunerokoan aurre egin behar dien arazoak eta zailtasunak gainditzen laguntzen diotenak.

Ikastolan egun batzuk daramatzate lanean, aurrekoetan bezala dena ondo atera dadin. Izan ere, 6. mailan, zenbait diseinutako eta koloretako poltsak, eskumuturrekoak, giltzatakoak… egiten ari dira; familiek, bestalde, etxean egindako eskulanak ekarriz ere lagundu dezakete.

Hori guztia abenduaren 19an jarriko da salgai Portugaleteko Merkatuan, 10:00etatik 19:00etara. Gainera, iaz bezala, zozketa bat egingo da.

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.