LHko “Ipuin ibiltaria”, lan parte-hartzailea


Asti Lekuko Kultur astean LHko 3., 4., 5. eta 6. mailako ikasleek “Ipuin Ibiltaria” ekintzan parte hartu zuten.
Ekintzaren erronka guztien arteko ipuinak idaztea zen. LHko 3. eta 4. mailakoek istorio bat idatzi zuten gelako, eta LH 5-6koek, sei, azpitaldeetan lan egin zuten eta.

Hirugarren mailakoek Argitxoren leize-zuloa ipuina idatzi zuten eta laugarrenekoek, Mikel eta jenioa. Istorio hauek osatzeko, gela batean hasita, beste hiruretatik pasatu zituzten orriak, bakoitzean zati bat idatz zezaten, kontakizunak bukatuta geratu arte.

Nagusiek 6 azpitalde egin zituzten gela bakoitzean eta, istorioa joarratzeko, Jabi Santacruz maisuak asmatutako hasiera izan zuten abiapuntu, guztientzat testu berbera.

Ikasleek idatzi dituzten istorioak oso politak dira eta, batez ere, guztiz esanguratsuak, haien bitartez ikus baitezakegu zerk kezkatzen dituen adin hauetako umeak eta, batez ere, nola konpontzen dituzten eurek arazoak.
Irakurtzera gonbidatzen zaituztegu

 

Klikatu irudietan

LH3                                     LH4                                      LH5                              LH6

 

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.