LHko ikasleen irteerak


LHko ikasleen irteerak
Ikasturte bukaerako ohitura denez, egunotan lehen hezkuntzako ikasleak irteerak eta txangoak izaten ari dira, baita egonaldiak ere.
Lehenengo mailakoak Donostiara joan dira, bertan Aquariuma bisitatu eta Santa Clara irlan izan direlarik.
Bigarrenekoak Areitz Soroa baserri eskolan egon dira.
Hirugarren mailakoek Urdaibai Bird Center bisitatu dute eta argazkiak helarazi dizkigute.

Sakatu irudiaren gainean

 

LHko 4. mailakoak Lurraskan egon dira asteazkenetik ostiralera.
LHko 5.ekoek Sopuerta abenturan primeran pasatu zutela esan digute eta argazki batzuk bidali dizkigute.

Sakatu argazkiaren gainean

Bukatzeko, nagusiak, hau da LHko 6. mailakoak, pasa den astean Guggenheimera joan ziren eta hurrengo astean Baratzean egongo dira asteazkenetik ostiralera.

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.