LHko ikasleek berri batzuk bidali dizkigute


Lehen Hezkuntzako ikasleek aste honetako ekintza pare baten berri eman digute.

Batetik, LHko 3. mailakoek egun hauetan Txina ezagutzen aritu direla esan digute, eta ikasi dituzten gauzen artean pagodak azpimarratu nahi izan dituzte albiste honetarako, argazkiak eta guzti.

Bestetik, LHko 2. mailakoek, Txanelan birziklapena ikasten ari direla eta astelehen eta asteartean Santurtziko Garbigunean egon direla jakinarazi digute. Bertan era ezberdinetako edukiontziak ezagutzeaz gain etxetik ekarritako objektu birziklagarriak uzteko aukera izan dute. Ikasitako guztiarekin natura zaintzaile adituak bihurtu direla harro-harro esan digute.

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.