Atzo, ekainak 6, osteguna, Asti Lekuko Lehen Hezkuntzako ikasle guztiak Portugaleteko Aspaldiko zahar-etxetik igaro ziren txandaka, bertan bizi diren adinekoei euren eguneroko bizitza apur bat alaitzeko asmoz. “Ikaskuntza Zerbitzu Komunitatean” irakasgaiaren barruan kokatzen den jarduera hau, Udaberriko Ekitaldia, aurten egiten den hirugarrena da.
Asti Lekuko ikasleek dantzatu eta abestu egin zuten, bertan bizi diren pertsonak entretenitzeko, ordu gutxi batzuetan, behintzat.
Gure ikasleentzat esperientzia oso polita izan da, eta aurrekoetan bezala asko ikasi eta gozatu dutela jakinarazi digute.