Aste honetan Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleak Zumaian izan dira. Bertan Algorri interpretazio zentroa bisitatu zuten, eta Lurraren historiaren inguruko informazioa jaso ondoren, Zumaiako flyscha ikustera joan ziren.
Amaitzeko, San Telmo ermitara igo ziren fosilen aztarnen bila. Primeran pasatu zutela esan digute eta argazki batzuk helarazi dizkigute beren esperientzia partekatzeko.