LHko 4. mailan gosari osasungarriek nolakoak izan behar duten ikasi dute


Astearte honetan, otsailaren 20an, Lehen Hezkuntzako laugarren mailako ikasleek gosari osasungarri batek nolakoa izan behar duen ikasi dute.

Horretarako, Ausolaneko profesionalek emandako hitzaldi interesgarri batekin hasi dute jardunaldia. Bertan, gosari batek osasungarria izateko zer osagai izan behar dituen azaldu zaie, bai eta zergatik den hain garrantzitsua eguneko lehen otordua.

Ondoren, gosari osasungarria hartu dute ikastolako jantokian. Bertan, ogia oliba-olioarekin, urdaiazpiko egosia, esnea – aukerako kakaoarekin – eta fruta izan dituzte.

Zein goxo dagoen!

 

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.