LHko 4. mailakoak gure bazterrak ezagutzera irten dira


LHko 4. mailakoak gure bazterrak ezagutzera irten dira
Aurreko ostiralean Asti lekuko LHko 4. mailako ikasleak Artxandara joan ziren ostera egitera. Bertan zenbait leku enblematiko bisitatu zituzten, esate baterako begiratokia, zeinetatik “Botxoko” eta Bilbo metropolitarreko ikuspegirik ederrenetako batez gozatzeko aukera izan zuten.


Argazkian La Huella ikus dezakegu. Argazki guztiak ikusteko sakatu irudiaren gainean.

Irteera hau gelan lantzen ari diren “Maite ditut, maite, gure bazterrak” Txanelako unitate didaktikoari lotutako ekintza da.

Artxanda Bilboko berdeguneetako bat da eta duela 100 urte baino lehenagotik aukera bikaina ematen du astialdiaz gozatzeko
Hiriaren eta itsasadarraren irudia mendietatik ikusten eta ulertzen da hobekien. Ibilbideak “Eraztun berdea” (GR) du izena, eta kaleetatik zehar hasten da baso-parkeen barren-barrenera sartu aurretik; besteak beste, Bilboko bihotzetik hain gertu dagoen baina aldi berean hain garaia den Artxanda , Iturritxualde mendia, Arnotegi, Pagasarri edo Arraiz igarotzen ditu.

OROIMEN IBILBIDEA
Kilometro eskaseko ibilaldi atsegina eginez, San Roke ermitara joan gaitezke. Muino txiki batean dago, eta Txorierriko bailararen bista panoramiko bikainak daude bertan. Gerra Zibilean Bilbo hartu zutenean, lubakiz bete zen leku atsegin hori. Gaur egun, arkeologo talde bat ari da lubaki horiek induskatzen.

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.