LHko 3. mailako ikasleak Itsasmuseum-en izan dira


Aste honetan, Lehen Hezkuntzako hirugarren mailako ikasleak Itsasmuseumera joan dira. Bertan, itsasoari buruzko gauza interesgarri asko ikasi dute parte hartu duten tailerraren bidez. Esate baterako, historiaurretik gaur egunera arte, arrantza oso garrantzitsua izan dela Bizkaiko golkoan.

Tailer horretan, pista-joko dibertigarri eta didaktiko baten bidez, ikasleek euskal arrantza-flotaren arrain-espezieak, arrantza-motak eta arrain-ontziak ezagutu dituzte.

Bukatzeko, ikasle bakoitzak arrantza egutegi bat sortu du sasoiko arrainekin.

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.