LH6ko ikasleek Zumaiako flysch-a bisitatu dute


Aste honetan Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleak Zumaian izan dira bertako flyscha ezagutzen.

Horretarako, interpretazio-zentroa bisitatu eta oinezko txangoa egin zuten, jarduera biak Zumaiako Natur Baliabideen Interpretazio Zentroak (Algorri) antolatuak.

Zumaia, Deba eta Mutrikuko itsaslabarrek gure planetaren historiaren 60 milioi urteri buruzko informazioa gordetzen dute eta Euskal Kostaldeko Geoparkea osatzen dute (2015ean UNESCOren Munduko Geoparke izendatu zuten). Harri geruza bakoitza liburu erraldoi baten orrialdea da eta egitura geologiko hori Flysch izenez ezagutzen da.

Zumaia eta Deba arteko kostaldeko zatia Biotopo Babestu izendatu zuten 2009an, ingurune horren balio biologiko, ekologiko eta geologikoa babesteko eta haren kudeaketa iraunkorra bultzatzeko.

 

 

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.