Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleak Urdaibaiko erreserban dagoen Baratze Baserri Eskolan egon dira asteazkenetik ostiralera.
Gaur arratsaldean ikastolara ekarri duten irribarreak argi utzi digu asko gozatu dutela ikaskideekin batera natura ezagutuz bizi izan duten esperientziaz.
Bertan abereez gain (behia txahalekin, ardiak, ahuntzak, astoa, untxiak, oilotegia, zaldiak, txerriak, antzarrak, ahateak,….) , eskulangintza, sukaldaritza eta zur lanketa tailerrak ere badaude. Baita negutegi bi, bata barazkien produkziorako eta bestea, loragintza tailerrerako.
Gainera zaldian ibiltzeko tokiak eta kirol guneak ere dituzte, kanpokoak zein barrukoak.
Horrekin guztiarekin, nola ez gozatu naturaz!
Sakatu irudian