Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasle batzuk Londresera joan dira


Joan den astelehenetik, maiatzaren 4tik, Asti Lekuko Lehen Hezkuntzako 6. mailako 15 ikasleko talde bat Londresen da, ikastolarekin atzerrian duten lehen esperientziaz gozatzen.

Bertan egongo dira hilaren 6ra arte, Eneko Olabarria, Jara Barreras eta Naiara Custodiorekin batera. Egonaldian zehar, hiria, bertako jendea, ohiturak eta kultura pixka bat hobeto ezagutzeko aukera ematen dieten hainbat jarduera egiten ari dira, hizkuntzaren ezagutza praktikan jartzen duten bitartean.

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.