‘Lau Urtaro Naturabentura’, kirola, abentura eta natura Asti Lekuko ikasleentzat


Asti Lekuko ikasleek (LH1etik batxilergora) natura ezagutzeko eta gozatzeko aukera izango dute, urte-sasoira egokitutako askotariko jarduera dibertigarrien bidez, kirola, abentura eta natura uztartzen dituen ‘Lau Urtaro Naturabentura’ jarduera berriari esker.

Jarduera hau Oskar Fernandez ikastolako aita eta espeleologiako gidariaren ekimena da. Unai Álvarezekin batera -bera ere espeleologiako gidaria- proiektu berri bat sortu nahi du Asti Lekuko ikasleentzat, mendiko kirol-jarduera batzuen bidez natura maitatzen eta errespetatzen irakastea helburu duena.

‘Hilero urtaroko jarduerak eskainiko ditugu, hala nola txangoak, espeleologia, eskalada, kanoiak, ur-kirolak…

Mendia eta kirola ezagutzeaz gain, gure jardueretan kultura, historia, zientzia eta kudeaketa emozionalaren inguruan lan egiteko aprobetxatzen dugu beti’ azaltzen dute. Jardueraren aurkezpena eta igande honetan, hilak 27, egingo duten irteeraren informazioa, irudiaren gainean klik eginez ikus dezakezue.

 

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.