Larunbatera arte Alemania, Frantzia, Holanda eta Norvegiako ikasleak izango ditugu Asti Lekun


Aste honetan, otsailaren 5etik 10era, Asti Lekuko zenbait ikaslerekin batera Erasmus+ proiektuan parte hartzen ari diren Alemania, Frantzia, Holanda eta Norvegiako DBHko 1. eta 2. mailako 32 ikasle ditugu gure artean.
Proiektu europar honetan parte hartzera etorri diren ikasleak, 8 ikasle herri bakoitzeko, euren irakasleek lagunduta etorri dira, eta Asti Lekuko familien etxeetan ostatatu. Haiekin, ikastolak antolatuta zituen jardueraz gain, beste batzuk egin dituzte astean zehar.

Proiektuaren izenburua Make Some Noise da (Egin zarata), eta helburua da ikasleak kezkatzen dituzten arazoak adierazi, partekatu eta “konponbide” proposamenak konpartitzea.
Hau guztia bertsoetan islatu dute eta jendaurrean erakutsi. Hain zuzen ere, zuten ostegunean, Portugaleteko Merkatuan.

 

Erasmus+ EBren programa da hezkuntzaren, prestakuntzaren, gazteriaren eta kirolaren arloetan 2021-2027 aldirako.
Programa honen bidez, erakundeen arteko nazioz gaindiko eta nazioarteko lankidetza sustatu eta erraztu nahi da, hezkuntzaren, prestakuntzaren, gazteriaren eta kirolaren arloetan, funtsezkotzat jotzen baita funtsezko gaitasun gehiago dituzten pertsonak gaitzeko, eskola-uzte goiztiarra murrizteko eta ikaskuntza formalaren, informalaren eta ez-formalaren bidez eskuratutako gaitasunak aitortzeko.
Gainera, ideien zirkulazioa, praktika eta ezagutza espezializatu onenen transmisioa eta gaitasun digitalen garapena errazten ditu, eta horrek kalitate handiko hezkuntzari laguntzen dio eta, aldi berean, gizarte-kohesioa indartzen du.
Erasmus+ programa Europar Batasuneko historia arrakastatsuenetako bat da, ikusgarritasun handiena duena. Europako programen hogeita hamabost urte baino gehiagoko lorpenetan oinarritzen da, hezkuntzaren eta prestakuntzaren, gazteriaren eta kirolaren arloetan. Programa horiek Europa barruko dimentsioa nahiz nazioarteko elkarteak estaltzen dituzte.

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.